Harri bolkanikoak
Meñakotz (Bizkaia)
Sopelako Meñakotz hondartzan hartutako harri basaltiko hauek itsasoak higatuta daude, olatuek eraginez mugitzerakoan forma borobilak hartu dituztela. Bestalde, labak zeukan gasak sortutako bakuolak kaltzitaz beteta agertzen dira.
Goiko kretazioan izandako itsaspeko erupzioen ondorioz sortu ziren.
Pillow-labak deitutako forma dute, zartadura erradialak erakusten dituztelarik.
Meñakotz hondartza (Sopela)
Pillow-laba hondartzako ezker aldean
Zartadura erradialak erakusten dituen pillow-laba
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina