2013(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

GETXOKO HAREHARRIA


Hareharri karbonatu hauek Getxoko Portu Zaharreko amaieran ikusten dira. Harri horixkak dira eta Eozenoan sortuak (orain dela 50 urte)
Daukaten ezaugarririk nabarmenena hutsune esferikoen presentzia ugaria da. Hauek zenbait dezimetroko diametroa daukate eta burdinazko geruza batez inguratuata daude. Hutsune edo Taffoni hauen jatorria zera da, nukleo baten inguruan burdinazko mineralak prezipitatzen dira eta eragile metereologikoen eraginez ezberdin higatzen dira, burdinazko mineralak oxidatzen baitira. Nodulua desagertzen da eta hutsunea gero eta handiagoa egiten da.





2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna

EUSKAL HERRIKO MINERALAK


Hauxe Euskal Herriko mineralen bilduma txikia da,  Iberduerok aspaldian banatutakoa. Nahiz eta ale txikiak izan, gaiaren ideia orokorra ematen digute. Hori dela eta oso interesgarria da.


URUGUAYKO AMATISTA


Espeziea: Amatista

Taldea: Silikatoak (tektosilikatoak)

Sistema kristalinoa: Trigonala

Konposizio kimikoa:  SiO2

Gogortasuna: 7

Beste ezaugarriak: Koartzo mota bat da (kolore moreduna)

Nongoa?: Uruguay

KALTZITA


Espeziea: Kaltzita

Taldea: Karbonatoak eta sulfatoak

Sistema kristalinoa: Trigonala

Konposizio kimikoa: CaCO3

Gogortasuna: 3

Beste ezaugarriak: 

Nongoa?:Bizkaia

HEMATITA


Espeziea: Hematita (Oligistoa)

Taldea: Oxidoak eta hidroxidoak

Sistema kristalinoa: Trigonala

Konposizio kimikoa: Fe2O3

Gogortasuna: 5-6

Beste ezaugarriak: 

Nongoa?: Bizkaia

DIMAKO ESPATOA


Espeziea: Kaltzita (Islandiako espatoa)

Taldea: Karbonatoak eta sulfatoak

Sistema kristalinoa: Trigonala

Konposizio kimikoa: CaCO3

Gogortasuna: 3

Beste ezaugarriak: Kaltzita gardena da. Birrefringentea (Begiratu bigarren argazkiari... Idatzita dagoena bikoiztu egiten da!)

Nongoa?: Dima (Bizkaia)



IGELTSOA


Espeziea: Igeltsoa

Taldea: Sulfatoak

Sistema kristalinoa: Monoklinikoa

Konposizio kimikoa: CaSO4.2H2O

Gogortasuna: 2

Beste ezaugarriak: 

Nongoa?: Palentzia