Natur Zientzietako eskoletan bihotza lantzen dugunean Gertrudisena ikus dezakegu, baina neurri handiagoko eredua daukagu laborategian. Bihotzeko aurikulak, bentrikuluak eta balbulak ezinhobeto ezberdintzen dira bertan, benak eta arteriak bezala!
2014(e)ko apirilaren 29(a), asteartea
2014(e)ko apirilaren 28(a), astelehena
LEINTZ GATZAGAKO GATZAK
Apirilaren 10ean DBHko 3 mailakoak Leintz Gatzagara joan ziren bertako Gatz Museoa bisitatzera. Handik bi gatzen laginak ekarri zituzten .
Taldea: Haluroak
Sistema kristalinoa: Kubikoa
Konposizio kimikoa: NaCl
Gogortasuna: 2,5
Beste ezaugarriak: Zapore gaziduna. Etxeetan erabiltzen dugun gatza da.
Mapa honetan ikus daiteke Leintz Gatzagako kokapena:
Informazio gehiago bere webgunean.
2014(e)ko apirilaren 13(a), igandea
ZEMENTATUTAKO HONDARTZAKO HARRIAK
Konglomeratua (Pudinga)
Tunelbolka (Getxo, Bizkaia)
Hareharria
Tunelboka (Getxo, Bizkaia)
Pudinga eta hareharri hauek Getxoko Tunelboka hondartzan hartuak dira.
Tunelboka hondartza berezia da, itsasora botatako hondakin industrialak bertara heldu baitira, eta horrela sortutako sedimentuak zementatuta daude gaur egun.
Aurkitzen ditugun harriak konglomeratuak eta hareharriak dira, baina harri hauek osotzen dituzten aleetan ladreilu edo errauts industrialen zatiak ikus daitezke.
Tunelboka hondartzari buruzko infomazio gehiago nahi izanez gero, lotura honetan irakur daiteke.
2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna
ALTZADI KANTABRIARRA
Haltzadi kantabriarra (Egileak: Raquel López San José, Uxue Lekunberri, Iker Bellido & Olatz Iglesias)
Kartel hau laborategi aurreko horma batean kokatuta dago.
Urteak dira ikastolako ikasle batzuek egin zutela, altzadi kantabriarrari buruzko lana egin behar zutenean. Benetan zoragarria!! Oso txukuna eta ondo dokumentatutakoa da.
Irakurri ahal baduzue, merezi du eta.
2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena
HALITA
Espeziea: Halita
Taldea: Haluroak
Sistema kristalinoa: Kubikoa
Konposizio kimikoa: NaCl
Gogortasuna: 2,5
Beste ezaugarriak: Zapore gaziduna. Etxeetan erabiltzen dugun gatza da.
Nongoa?: Ezezaguna
2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna
BARRIKAKO SILEXA
Silexezko nodulua
Barrika (Bizkaia)
Barrikako itsas labarrean Goi kretazikoko harriak agerian daude. Haien artean kareharriak, barruan silexko noduluak dituztenak. Nodulu hauek prozesu diagenetikoen bidez sortuak izan ziren.
Inguru hau egitura geologikoak ikertzeko ere leku aproposa da, akordeoi formako tolestura hauek, adibidez, bertan ikus daitezke...
2013(e)ko abenduaren 25(a), asteazkena
BARRIKAKO KAREHARRIA
Kareharria
Barrika (Bizkaia)
Hona hemen Barrikako hondartzan jasotako kareharria.
Goi kretazikako harria da eta bertan ikus daiteke zartaduretan birkristalizatutako kaltzita.
Barrikako hondartza
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
